Zuzendaria
Jordi Freixa
1968an jaioa, Jordi Freixak musika ikasketak egin zituen Espainian (Donostiako Orfeoiko Kantu Eskola, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa) Frantzian (Maurice Ravel Kontserbatorioa – Euskal Herria) eta Italian (Milango Piccola Scola).
Bordeleko Opera Nazionaleko Abesbatzako kide iraunkorra 1991tik 2006ra (bakarlaria eta koruko artista lirikoa), oraindik ere erregularki kantatzen du koru horretan ekoizpen lirikoengatik, artista gehigarri gisa. Koru zuzendari gisa eta orkestra zuzendarien enkarguz, erregularki koru lirikoen prestatzea manatzen zaio.
1. Sopranoa
Céline Victores
Baionako CRRn eta Toulouseko musikologia fakultatean pianoa ikasi ondoren, kantuan aritu zen eta bertan urrezko domina ezberdinak lortu zituen.
Hainbat antzokitan abesten du, hala nola Compiègneko Théâtre Impérial-en, Londresko Covent Garden-en eta Avignongo Operan.
Bere gaztaroa Euskal Herriko abesbatza ezberdinetan murgilduta egonik, bereziki eskertzen du bere sustraietara itzultzea euskal errepertorio bikainean ardaztutako Abesbatza eder honekin.
Kristel Barriaux
Bordele eta Aubervilliers-ko CRR-ek formaturik, Bordeleko Opera nazionalean abesten du usu. 2022an, bakarlaria da Bachen Magnificat delakoan, Raphaël Pichonek zuzendua. Isabelle Aboulker, Natalie Dessay eta William Christie artisten aholkuak jaso ditu.
2. Sopranoa
Léa Frouté
Kantu lirikoa ikasten hasten da Nimesko kontserbatorioan eta gero Bordele-Akitaniako kontserbatorioan. Bordeleko Opera Nazionaleko abesbatzan eta Bordeleko Opera Nazionaleko bakarlari gisa kantatu ohi du, baita Akitania Berriko talde ugarirekin ere.
Mercedes Soto
Kantua ikasi zuen Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan eta bakarlari gisa hasi zen Iruñeko Orfeoian. Esperientzia handia du korista eta bakarlari gisa, bere ibilbide artistikoa goratzen duten kontzertu ugariren alde. Paraleloki, ahots teknika irakasten du Iruñeko Ahots kantu eskolan.
Mezzoa
Sayonara Chhim
Gitarra klasikoko irakaslea Bidasoa Eskolan (Irun) eta eskola giroan parte hartzen duen musikaria, zuzendari laguntzailea eta/edo abesbatza burua ere bada euskal abesbatza ezberdinetan. Erregularki kantatzen du koru sinfonikoetan.
Maela Vergnes
Pianoko sei urte pasata, Kontserbatorioko musika formazio bat hasi du eta kantu lirikoan DEM lortu du. Okzitaniako Tolosako Kapitolioko koru artista gisa aritzen da erregularki.
Altoa
Lucia Gomez Aizpurua
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hezia (Maciej Pikulsky), Carlos Mena, Carlos Chausson, Malkom Walker, Tony Madigan, Ulrich Eisenlohr eta Ana Luisa Chovaren master-eskolak jarraitu ditu. I. Opus Lírica I kantu lehiaketaren irabazlea 2022an, bere errepertorioa musika barrokotik musika garaikidera hedatzen da.
Leticia Vergara
Errepertorio zabal bat interpretatzeko aukera ematen dion ahots moldakorra du. Euskal Herriko musika zikloetako opera eta oratorio ekoizpenetan erregularki banatua da. Korista gisa duen esperientzia ere goraipatzekoa da izen handiko talde profesionaletan, bai eta koruen prestaketa eta zuzendaritza lana ere.
1. Tenorea
Jean Goyetche
Kantu ikasketak Baionako CRRn egin ondoren, Parisko Operaren Koruan sartu zen, eta operaren lehen paperak (Don José, Hoffmann, Radamès, Werther, Alfredo, Don Juan de Manara…) eta oratorioenak (Limoges eta Avignongo operak, Landetako opera, Lamalouko jaialdia…) jorratu zituen. Literatur kabaret ikusgarri bat sortzen du, festibal anitzetan programatua izan den biharamunean.
Jon Zaldua
Perkusioan lizentziaduna da Errenteriako kontserbatorioan. Master-klase anitz segitu ditu (G. Gimeno, L. Ferrandiz, A. Domingo…) eta musika heziketan trebatu da Musikenen eta kantuan W. Hartmann, L. Mallié, O. Saitua eta gero Sibelius Akademian (Helsinki). Gazteen Euskal Orkestrako (EGO) kide izan zen eta Donostiako Orfeoian kantatu zuen. Gaur egun, Euskal Herriko hainbat abesbatzatan kantatzen du.
2. Tenorea
Mikel Fresnillo
Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan piano eta solfeo ikasketak egin ondoren, Estill Voice Training metodoan trebatu zen. Hainbat ahots talderen ekoizpenetan laguntzen du: Mariaren Bihotza Abesbatza, Opus Lírica, Conductus Ensemble, Suhar Gizon Korua, Kup Taldea…
Adrian Perez-Ruiz
19 urteko kantari gaztea, Iruñeko Ahots kantu eskolan hasi zen ikasten, baita hiri horretako kontserbatorioan ere. Koru liriko ezberdinetan abestu zuen korista eta bakarlari gisa. Nafarroako Autonomia Erkidegoko hainbat abesbatza sinfonikotako kantariak abesten ditu pupitrean.
Baritonoa
Jose Javier Echeverria
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Londresko Royal School of Music-en ikasi zuen (orkestra zuzendaritza, analisia, orkestrazioa). Opera eta oratorio ugari interpretatu ditu.
Olivier Tousis
Baionako CRRn ikasketak egin ondoren, Kapitolioko koruak eta gero Montecarloko Operako koruak integratu zituen. Bakarlari eta korista karrerak egiten ditu, Erdi Arotik hasi eta garaikideraino, baritono paper handietatik pasatuz. Landetako Operaren zuzendari artistikoa da 1996 eta 2022 artean, eta operak antzezten ditu, Aljerreko Operan eta Parisko Théâtre des Varietes-en.
Baxua
Hodei Yáñez
Donostiako Orfeoian hasi zuen kantua eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak Maite Arruabarrena kantu irakaslearekin. Donostiako Kontserbatorioak ematen duen musika (biolin) titulu profesional bat du. Euskal Herriko hainbat abesbatzatan kantatzen du: Suhar, Euskal Herriko Gazteen Abesbatza, Kup Taldea…
Iosu Yeregui
Londres, Den Haag eta Stockholmen hasi zuen, Schola Cantorum Basiliensis-en (Suitza) goi mailako ikasketak egin aurretik. Bakarlari gisa Abbado, Rifkin, Savall, Rousset, Koopman edo Pidó bezalako zuzendariekin abestu du. Lehen mailako antzoki askotan programatua izan da: Bartzelonako Liceu, Teatro Real de Madrid, OLBE Bilbao Opera, Parisko Gaveau aretoa, Zaragozako Auditoriuma…