“Pasaian lan egiten, dantzatzen eta kantatzen da. Batzuk lanean ari dira, asko dantzan, denak kantuan “. Victor Hugoren baieztapen horrek, hitz gutxitan, euskaldunek kanturako duten benetako gutizia erakusten du.
Koru amateurrei begira
Artista profesionalekin egiten duen lanarekin batera, Jordi Freixa afizionatu mailan abesbatzen praktikaren garapenean oso inbertitua da.
Gaur egun, abesbatza misto bat zuzentzen du Iruñean, emakume abesbatza bat Baionan eta gizon abesbatza bat Bordelen.
Iparraldeko Abesbatzen Elkartearekin lotuta, proiektuak proposatuko zaizkie korista amateurrei 2023/2024 ikasturtetik goiti.
Haurrentzat
Baiona Euskal Herriko Abesbatzaren lehentasuna da kantu koralarekiko sentsibilizazioa, bereziki Baionako lehentasunezko hezkuntza eremuetan eskolatuak diren haurrentzako.
Beste sentsibilizazio ekintzak
Baiona Euskal Herriko abesbatzaren entseguak ahal den guzietan EHPADetara, enpresetara, elkarteetara… eramanak dira. Ordura arte korista profesionalak entzuteko aukera gutxi izan duten publikoekin elkartzea hobesten dute.
Jordi Freixaren mintzaldiak ere proposatuak dira, euskal ahots musikarekin lotuak direnak, eta beste kultur ekintza batzuk (arte praktika tailerrak, prezio murriztuak kontzertu ezberdinetan…).